Hau da Ezpalak jaialdian, Iruñan, egin zen Amikuzeko gabota. Ea zer iruditzen zaizuen.

Etiquetas: , , ,

Hemen duzue bideo polit bat. Eibarren ospatu zen ezpalak jaialdiarena,hain zuzen ere.Ea asmatzen duzuen nor den hasierako hiru dantzarietako bat… je, je, je

Gitarrajolea Aiko taldeko Alvaro Garcia, dantzariak: Maritzuli, Ereintza eta…

Etiquetas: , , , , ,

Hemen duzue Andra Mari dantza Taldeak eginiko bideo eder bat non hainbat dantza maisu agertzen dira jotan egiten: Xilibrin, Farola, Bartolo Lasa… ederra benetan.

Etiquetas: , , , , ,

2010eko ekainaren 12an, Landakon eta Platerueran Kafe Antzokian, Dantzazale Eguna 2010 ospatuko dugu bazkari-erromeriarekin, eta aurten gainera, gure lan berria ere aurkeztuko dugu bertan: “Urraska. Dantza jauziak Sagasetaren bidetik – A New Recording of the Basque Jauziak Dances Collected by Sagaseta”. Aiko Taldeak egin eta Nevada-Renoko (AEB) Eusko Ikaskuntzen Zentroak (Center for Basque Studies) argitaratu duen lan honek hainbat osagai ditu, hots, liburua + Cd bikoitza + DVDa + dantza-pausuen urrastegia.

Hortaz, batetik Dantzaldi Ibiltariaren ikasturte amaierako ohiko bazkari-erromeria egingo dugu, musika eta dantza tradizionala maite duen orori irekita dagoen jaian giro jator eta jostarian elkarrekin bazkaltzeko eta dantzatzeko. Bestetik, Jauziei eskainitako Cd-liburua aurkeztuko dugu; 70.hamarkadan Miguel Angel Sagasetak Luzaide inguruan bildutako Jauzien errepertorio osoaren interpretazio musikala eskaintzen duen lana dugu berau. “Urraska. Dantza jauziak Sagasetaren bidetik – A New Recording of the Basque Jauziak Dances Collected by Sagaseta”ren aurkezpena dela eta, Dantzaldi Ibiltaria Egunaren edizio hau Jauzien errepertorioan oinarrituko da eta jauziak dantzatzeko era eta estilo ezberdinak dastatzeko aukera izango dugu, baita jauzi “guztiak” dantzatzeko erronka ere.

URRASKA

Oraingo honetan, dantza tradizionalaren zaletu guztientzat oso erabilgarria izango delakoan, lan pedagogiko-didaktiko hau eskaintzen dizuegu: Urraska. Dantza jauziak Sagasetaren bidetik. A New Interpretation of the Jauziak Dances Collected by Sagaseta. Nevadako Unibertsitateko Eusko Ikaskuntzen Zentroak argitaratutako lana da hau (horregatik edizioa elebiduna da, euskara-ingelesa), eta hainbat osagai ditu, alegia, liburua, 2 Cd, DVDa (bideo eta datuekin) eta poltsiko-liburua jauzien urratsekin

Erromerietan ezinbestekoa bihurtu den errepertorioaren atal bat osatzen duten Jauziak edo sauts-basques-ei eskainitako lan monografikoa dugu hau. Horregatik, harro sentiarazten gaituen ikerketa lan hau burutu dugu eta gure ikasleentzat “testu liburua” bihurtuko delakoan gaude:

-Liburuan, folklorezaleei interesgarria izango zaielakoan, gure interpretazio-proposamena zehaztu dugu ekarpen teoriko batzuekin. Testua euskaraz eta ingelesez argitaratu da; horrez gain, gaztelaniazko eta frantsesezko bertsio bana dago DVDan sartuta PDF bertsioan.

-Dantzen egitura koreografikoa kontuan hartuz dantzen transkripzio berri bat ere aurkeztu dugu eta jauziak hobeto interpretatzen lagunduko duelakoan gaude. DVDan, bestalde, jauzi guztien partiturak dituzue PDF formatuan eta A4 tamainan, musika-tresna ezberdinekin jotzeko bidea errazteko asmoz.

- Miguel Angel Sagasetaren eskutik heldu zaizkigun jauzi tradizional guztiak grabatu ditugu eta Bralea ere bai. Gainera, grabazioa bertsio bitan aurkezten dizuegu: batean, musika bakarrik (2 CDetan) eta bestean, musikaz gain pausuak ere markatuta (DVDaren barnean, mp3 formatuan); ziur gaude bertsio biak ikasle eta zaleentzat

Ekainaren 12an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, eguerdiko 14:00etan, txakolina, bazkaria eta dantzaldia…

Erditzea luzea izan da, baina… heldu da eguna.

AIKO Taldearen lan berria aurkeztuko dugu bazkaria eta dantzaldi berezi batekin, nola ez (dantza jauzi guztiak egiteko asmoa dugu…).

Bertan beste dantzazaleekin egon, dantzatu, ondo pasatu eta, bide batez, liburu-CDa erosteko aukera ere izango duzue.

Bazkarian izena emateko ekainaren 10a baino lehen 30 euro sartu behar dira ondoko kontu zenbaki honetan, izen eta abizenak aipatuz.
BBK: 2095-0233-10-9109943783

Pues eso, que siguiendo esta antiquísima tradición celebramos el dantzazale eguna en Durango el próximo 12 de junio, con comida y presentación del nuevo libro-CD de AIKO incluida. Para apuntarse a la comida hay que ingresar 30 euros en el número de cuenta de arriba, indicando nombre y apellidos, antes del día 10 de junio. Anima zaitezte!

Aukera polita ikusteko dantza jauziak emateko era ezberdinak: Bearne, Luzaide, Zuberoa, Baxenafarroa… ederra, benetan. Eta gainera, Aikoren musika zuzenean.

Dantzaldi-ikuskizuna amaituta, dantzaldi irekia guziendako Aiko taldearekin.

Informazioa hemen

blog ezpalak

Hau da web orri bitxia, dantza asko biltzen duena, ea interesgarria deritzozuen

dantza ezberdinak

Etiquetas: , , , , ,

Dantzan.com web orrian topatu dut bideo hau. Ikusten duzuenez, ez gara bakarrak eskolan txalitoak egiten ditugunak, je, je, je. Hori bai, klasetan ez baduzue ikusai, ez pentsa honekin ikusiko duzuenik (edo bestela zerbait oso gaizki egiten dut).

Etiquetas: , ,

ZOZOARENA

Zozoarena, Biligarroarena… berdin dantzatzen dira eta Baztanen oso mutildantza ezagunak. Horrela dantzatzen dira
1.- (Erdizke. eskuin. Puntu bat)*2
(Aintzina pasa, ezker batekin, gibela pasa, eskuin. Puntu bat)*2
2.- (erdie pikatue eta 2, erdie pikatue eta 2)*2
(Aintzina pasa, ezker eta hiru urrats atzera eta 2, gibela pasa, eskuin pikatue eta 2)*2

Esaldiak gora joan ahala, haunditzen dijoaz puntuak.

3.- (Erdizke eta 3. eskuin. 3 Puntu )*2
(Aintzina pasa, ezker batekin eta 3, gibela pasa, eskuin. 3 Puntu )*2
4.- (erdie pikatueeta 4, erdie pikatue eta 4)*2
(Aintzina pasa, ezker eta hiru urrats atzera eta 4, gibela pasa, eskuin pikatue eta 4)*2
5.- (Erdizke eta 5. eskuin. 5 Puntu )*2
(Aintzina pasa, ezker batekin eta 5, gibela pasa, eskuin. 5 Puntu )*2

Eta gero hasten da beherantz.

Aupa txikitok!!!

Etiquetas: ,

Ikus ezazuen. Iparralden zenbait tokitan Bilantzikoari Baztan dantza deitzen diote, eta japoidar hauek oso modu berezian egiten dute… batek daki nondik atera duten koreografia. Hori bai, haiek gure dantzak horrela egiten badituzte… nola eginen ditugu guk beste leku batzetatik datozen dantzak?

Etiquetas: , , , , , ,

« Entradas más antiguas