LA TRADITION DE DANSE EN BEARNE ET PAYS BASQUE FRANÇAIS

Nere ustez, jauzi eta iparraldeko dantzen inguruko libururik hoberena, Jean Michel Guilcherek idatzia. Google booksek argitaratu du eta orain guzion eskura dago. Frantsesez izan arren, zerbait ulertzen baduzue, jo “sauts basques” sailera eta gaibegirada bat eman, merezi du.

La tradition de danse en Bearne et Pays Basque Français

DANZAS DE VALCARLOS. SAGASETA

Jauzien inguruko erreferentzia bibliografiko gutxi dugu: Jean Michel Guilcher “La tradition de Basque en Bearne et Pays Basque” eta liburu hau, “Danzas de Valcarlos”, Migel Angel Sagasetarena. Orain dela hilabete batzuk digitalizatu zuten eta sarean jarri zuten, agortua dagoelako, beraz, disfrutatu.

Danzas de Valcarlos. Sagaseta. pdf

DANTZAREN INGURUKO LIBURUAK

Aholku pare bat dantzaren inguruko liburuetaz.
Batzuk galdetu didate ea zerbait dagoen dantzaren inguran. Nahi izanez gero, liburutegian duzue “Dantzariak” aldizkaria. Bertan Euskal Herriko dantza gehienen inguruko informazioa agertzen da.
Beste liburu batzuk badira ere:
“Dantzak” Juan Antonio Urbeltz. Deskatalogatua, baina agian liburutegietan aurkitu dezakezue. Irudi ederrak eta edukinen aldetik, oso interesgarria dantzei gainbegirada bat emateko. Euskeraz eta Erderaz.
“Danzas de Navarra” Mikel Aramburu. Nahiz eta liburuxka izan ( oso laburra), oso ongi dago euskal dantzen aurkezpen moduan. Arina, erraza, ongi idatzia… merezi du.
“Dantzen erreformak” Joxe Miel Bidador. Mardula eta zaila batzuetan, baina oso interesgarria. Dantzen inguruko sermoiak eta aipamen ofizialak historian zehar.
“Txuntxuneroak” Carlos Sanchez Ekiza. Erraza irakurtzeko. Bere tesis argitaratu zuen joan den urtean, eta hau da emaitza. Euskal herrian izan diren txistua eta txistularien historia, egoera sozio-politikoak aztertuz, eta, jakina, harekin batera dantzarena. Erderaz. Ongi egina eta zenbait datu bitxi biltzen duena. Agian dantzaren inguruan irakurtzen hasteko nahiko egokia, Arambururen liburuarekin batera.
Aprobetxatu eta ongi pasa zubian, irakurtzen, jakina.