1. MAILA. TXOTIXA

Alemaniako polka ere deitzen den dantza hau, Parisen bidez Euskal herrira iritsi zen XIX.mendean.

Gure txistu, dultzaina eta soinuaren errepertorioan askotan agertzen da erritmo binario hau, eta gure dantzetan haren aztarnak aurki daitezke (makilari, Korteseko paseoa… txotisak izan ziren garai batean).
Madrilen badute modu berezia egiteko, dudarik gabe, baina guz ikasten dugu Pirinioen bi aldeetan hedatua dagoena. Youtubeko bideo batean aurkitu dut horrelako muestra txiki bat.