2.3. MAILA: MAZURKA

XIX. mendean Euskalherrira etorri ziren dantzen artean mazurka dugu. Mazoviakoa jatorriz (poloniarra, beraz), Parisetik pasatuz gurera iritsi zen arrakasta haundiz.

Dirudienez, hasiera batean sokadantza bat zen, baina gure heldu da bikote dantza moduan. Erritmo ternarioa dauka eta bi urrats uztertzen ditu nagusiki, “ma-zur-ka” deitzen duguna eta “al-da-tu”, gorputzaren inertzia aldatzeko. Nola elkartzen direnen arabera, mazurkaren aldaera ezberdinak sortzen dira.