ZUBEROAKO BRANLEA

Hasi gara bigarren mailakoekin zuberoako bralea edo branlea egiten. badakizue izan, gehiago izan zirela, baina gaur egun geratzen zaigun bakarra hauxe dela. Youtuben bada Argiak eginiko bertsio eder bt, Urbeltzek zuzenduta, Pas de Basque ikuskizunean. Uste dut polita izan daitekela horrelako adibide goxoa izatea.

Goza ezauze.

2. MAILA. BRALEA

Bralea edo Branlea garai batean Europa osoan hedatutako sokadantza zen, batez ere Frantzia aldean.
Bertan branle ospetsuak ziren “la branle des mousquetaires” adibidez. gaur egun, nik dakidanez, Beranen eta Zuberoan egiten dira, eta Zuberoa aintzinako adibide bakarra dugu.
Branleak baditu zati ezberdinak: Branle Kontrapasa, Karakoiltzia eta Branle Jautzia. Zail xamarra da bere egitura, eta aditu batzuk diote bere estruktura koreografikoan edukin inziatikoak eskutatzen direla… auskalo.
Guri interesatzen zaiguna une honetan zera da: Zuberoako sokadantza bat dela, zuberoako urrtasak erabiltzen dituena, eta gero eta gehiagho egiten dela hegoaldean.
Badira modu ezberdinak kantatzeko, baina hau da ospetsuena:

Sinple lauetan
pika sinple pika sinple (esan daiteke doble)
kontrapasa pika (lau aldiz)
Sinple lauetan
ezker, eskuin ezker eta hiru, sinple eta hiru (bi aldiz)
kontrapasa pika (bi aldiz)
sinple lauetan
pika sinple pika sinple (esan daiteke doble)

Hau da Bilboko Kafe Antzokian egiten den bralearen bertsioa, aldaera batzuk sartuz esandako pausuetan.