IRIBASKO INGURUTXOA

Basakaitz dantza taldekoek duela gutxi haien urteurrena ospatu dute. Haien herriko ingurutxoa berreskuratu zuten eta plazan jarri zuten, dagokion lekuan. Berreskurapena egin zutelarik kontauratu ziren dantza taldetan dantzatzen den Iribasko ingurutxoa ez zetorrela bat haien arbasoek egiten zutenarekin, eta zituzten datoak bildu ondoren, hau da emaitza. Bideo honetan ongi ikusten da egindako lana: belauntxingoa, inguru ezberdinak… bideo txukuna eta alaia, gozatzeko. Ah, eta zorionak, Basakaitz!