3. MAILA. EAURTAKO NESKA DANTZA

Eaurta edo jaurrieta Nafarroan da, dakizuen moduan, eta Urbeltzek 1967an Azkueren liburu batean zegoen partiturari jarraikiz bertan kokatu ziteken dantza bat sortu zuen.

Berez doinua aulki dantza batena omen da, eta hitza oso ezaguna zenbait lekutan (Baztanen erabili ohi da mutildantzan ikasten hasteko, axuri beltza kantatu beharrean zikiro beltza kantatuz).
Dantza asmatua da beraz (denak bezala), berriki asmatua. Lehenengo zatia Baztango mutildantzen Hirupuntukoan erabiltzen den urratsaz baliatu zen dantza maisua. Bigarren zatirako, berriz, nik erranen nuke ekialdeko Europako koreografiatan eta Zuberoako maneratan inspiratutako urrats batzuk, nahiko berritzaileak gure folklorean.

Hauxe da kanta:

Axuri beltza ona dut baina zuri berri hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek nere oinetara begira
zertan ari haiz bakar dantzatzen agertzen gorputz erdia
su ilun horrek argitzen badik agiriko hau guzia

Eta bide batez, hau da dantzan. com weborrian agertu zen bideo bat non ikusi daiteke Urbeltz berak sortutako dantza hau erakusten:

Urbeltz eta Jaurrieta

Profitatuko dugu mutildantzak gogoratuko ditugula bide batez dantza hau ikasteko.
Biba zuek