DANTZA JAUZIEN URRATSAK: ERDIZKA, ZOTE, DOBLA

Guk ikasten dugun eran ( Baxenafarroako urraska, Luzaiden egiten zena). Saiatuko gara bideo hauekin urrats ezberdinen egitura erritmikoa isladatzen, Hau da erritmoa, gero norberak dantzan jarri behar du egitura hau, apaindurak eta guzti.

Hasteko Erdizka Lauetan, Zote eta Dobla. Gogoratu Zote eta Dobla urrats bera da, norabide ezberdinetan egina. Lapurdi aldean, Betti Beteluren eraginez, itzulia egiten dute dobla egiterakoan, baina Baxenafarroan eta Zuberoan ez.