2. MAILA: LARRAIN DANTZA

Berez “txapa” hau eskolan eman nizuen, baina horra doa laburpen txiki bat[@more@]
Larrain dantzak baziren ugari Nafarroan: Iruñan, Ilunberrin, Agoitzen… gurera iritsi den bakarra (izen horrekin behintzat) Lizarrakoa, Alfonso XIII. bisitaldia ospatzeko formalizatuomen zutelako. Berez Larrain dantza Larrainean egiten ziren dantzen bilduma bat zen, ingurutxo baten estruktura koreografikoaren gainean, besterik ez.
Julian Romano eta bere semea Demetrio instituzionalizatu zuten Larrain dantza, eta azkenengo honek 1903an horribiko bat argitaratu zuen Lizarran ezagutzera emateko dantza hau. Honek esan nahi du Lizarran jendeak ez zuela ongi ezagutzen garai hartan.
Horribiko horretan ez da valsa agertzen (berantago sartu zuten, Moises Elizagak proposatu zuelarik edozein gaiterok haien vals bat jotzea, ezberdinak berez, sinadura moduan). Ezta ere hasierako eta bukaerako kalejirak, 1945ean inguruan gehitu zirelako.
Horribiko horretan ikusi daiteken beste gauza interesgarri bat jotaren inguruan dago: jotaren azalpenari dagokionez esaten baitu “como está en uso se suprime para abreviar”. Honek esan nahi du jota arrunt bat dantzatzen zela, modu zaharrean, eta seguraski ez gaur egun ezagutzen dugun moduan.

1927an Iruñan ospatu zen gaita lehiaketa batera aurkeztu zuten Larrain dantza, eta gero ere zenbait lehiaketetan partu hartu zuen ondorio nabariak suertatuz::
– batasun bat eman nahian, dantzari guziek berdin egin behar zuten.
– Pausuak aldatu zituzten ikusgarriagoak izan daitezen
– Koreografiak moztu eta aldatu zituzten lehiaketak zuen 12 minutuko mugara ez iristeko.

Eta hortik ateratzen da gaur egun ezagutzen dugun Larrain dantza, hiorren zabalduta izan dena 70. hamarkadaz geroztik.