1. Maila: LANTZEKO ZORTZIKOA

Hasi gara eskolak ematen, lehenengo mailako eskoletan Lantzeko zortzikoaren erritmoa lantzen.
Hasi gara eskolak ematen, lehenengo mailako eskoletan Lantzeko zortzikoaren erritmoa lantzen. Urratsa berdina erabiltzen da Baztango zortzikoan, Baztango sokadantzan, Sanpretike dantzan eta Iturengo sokadantzan, apaindura ezberdinak erabiliz. Beraz, urratsa bat ikasiz, lau dantzak, ez dago gaizki!.
Berez gizonen dantza izanik, gaur egun emakumezkoek ere egiten dute (zorionez). Lantz herrian Miel Otxin erraldoian erretzen den suaren inguruan txatxoek (Lantzeko ihauterietako pertsonai batzuk) dantzatzen dute , ihauterietako asteartean.
Garrantzitsuena 3+2+3+2+3+2+3+2 estruktura mantentzea da, aurrera jotzen dugunean, beti bi urrats ematen, eta bueltak beti hiru urratsetan… badakizue. Hasten gara kanporantz.
Binaka egiten dira urratsak. Lehenengo estruktura (beti aurrera eta bueltak) bi esaldi musikaletan, eta hurrengo bi esaldietan bigarren estruktura (aztera jotzen delarik). Dena den hau aldakorra izan daiteke, eta gaur egun, lantzen, hasten dira gure bigarren estrukturarekin, jarraitzeko lehengoarekin.