Entradas de Patxi

Está navegando por las entradas escritas por Patxi.

Horixe ba, erromeriaK, bat izan beharrean, ikasturtea bi erromeriekin amaituko baita.

Lehenengoa ekainan 16an, osteguna, arratsaldeko 20:00etan, Arriagan, Bilbo zaharra euskaltegiaren antolakutzarekin. 18:00etatik aurrera kalejira alde zaharretik.

Bigarrena, Ekainak 21an, Eskolaren aurrean, Solokoetxen, Europako Musika Eguna ospatuz (edo San Gemersindo, batek daki…)

Bietan Eskolako irakasleok musikari izanen gaituzu eta plazan nahi duzuen guziok.

ANIMA ZAITEZTE

Datorren Maiatzak 21ean Musikaldia, Euskal herriko Musika Elkarteen jaia, Gaisteizen ospatuko dugu. Eskola autobusak jarriko ditu baina plaza mugatuak dira. Asmoa dugu bertan erromeria ibiltaria egiteko, Plaza Barrian egin genuen moduan. Beraz egun polita goiz pasa Gasteizen emateko, dantza batzuk, eta gero buelta. esaidazue eskolan nortzuk animatuko zareten.

musikadia egitaraua

Zorionak guziei… Bixtan da Santutxuk zerbait berezia baduela

azoka cas1t

Datorren apirilak 30 eta maiatzak 1ean Portugaleteko 6. folklore azoka burutuko da. Bertan musika, dantza, luthierrak, diskak, jantziak… denetarik izanen duzue

Folklore azoka

Larunbatean, 20:30, erromeria arrabots taldearekin

Gero Jarauta 69 fanfarrea bertan izanen da haien musika konpartitzen.

igandean 13:30an erromeria aiko Danbolinteroekin

Ni Karrikiri euskara taldearen postuan izanen nauzue asteburu osoan, beraz, anima zaitezte!!!

Prestakuntza ikastaroetan antolatu genuen Ingurutxoen inguruko irudiak hemen dituzue… kontatuko didazue

Gehienak agertzen zarete. Ez dakit dantzan, baina guapoak…. demasa

Etiquetas: , ,

Eskolan aipatu nizuen moduan, hona hemen mutildantzen urrastegi txikitxo bat. Nahasten ditut urratsak izendatzeko ezagutzen ditudan manerak, zuentzako baliogarria izan dadin. Zalantzaren bat baldin baduzue, galdetu lasai.

“Baztan” jartzen duenean, izan daiteke “esker batekin” edo “eskuin batekin”, norabidea kontuan izanik. “Osoa” deitzen dio Patxi Larraldek “Laster” urratsari. Zuek moldatu urrastegia zuen beharretara, lasai.

Formatoa nahiko erabilgarria iruditzen zait, baina erreza duzue aldatzeko, nahi izanez gero.

Mutildantzen urrastegia

Etiquetas:

Horixe ba, arratsaldeko 19:00etan, zabalik nahi duzuen guziendako… Eskolako musika irakasleek argi gutxiko emanladia eskeiniko digute, eta gu, gurera, dantza egitera. Gonbitea luzatu nahi duzuen guzieri.

Etiquetas:

Otsailak 28an zabaltzen da datorren urterako matrikulazio epea. Jadanik eskolan zaudeten guziek matrikula bete behar duzue Otsailak 28tik Martxoak 18 bitarte. Mesedez, aurten ez dira onartuko epez kanpo aurkeztutako matrikulak, beraz, erne ibili.

Matrikula berrientzako epea luzeagoa da: otsailak 28tik apirilak 15 arte.

Badakizue

otsailak 28-martxoak 18 ikasleentzako

otsailak 28-apirilak 15 berrientzako

Bartolo Lasa jotalari itzela omen zen, hala ikusten da grabazioetan. Sortzez arratiarra, jota eredu zaharraren maisua eta erreferentea izan zen.

2001eko urtarrilaren 31an, Sabbn Bikandi eta Kepa Artetxe elkarrizketa hau egin zioten, eta bertan, hainbat pasarte oso interesgarriak azaltzen ditu: nola urratsak La Casillan ikasten zituzten, zer dantzak egiten zituzten, eta soldaduzkan egon zelarik, zaragozan, “mañuekin” ikasitakoak.

Bixtan da, harentzat dana jota zela, eta mugak eta izenak (arratiakoa, nafarroakoa, gipuzkuakoa…) gaur egungo kontua dela.

Hemen duzue elkarrizketa horren transkripzioa:

Bartolo Lasagaz 5 minutu
Ugaon, Bartolo Lasaren semearen etxean, 2001.eko urtarrillaren 31ean, Kepa Artetxe eta Sabin Bikandigez elkarrizketa.

Kepa: Bartolo, ta han zelan, eh, jotan ondo ein eiteurien?
Sabin: Kasillen…
Kepa: Han kasillen?
Bartolo: Kasillen? Mekasuenla, jotalariek… Buf… Hara etortzen zan jentea, Txorierritik hasi… Gueñesdik hasite…
K: Gueñesekoak be famea eukin deurie ez? Erderaz be, “Con las chavalas de Güeñes…”
B: Han jentea, onena, onena egoten zan, sarriten ibili ez eiteko moduen jentea pareute… jolin… Deustun be, San Josetan, garizumea, proibidute dantzak hemen herrietan Deustun ein deitezan, da jendea Deusture… ene… han be ibili ezin jenteak… Ni han sarri nau egonda, Deustun be, arrebea ezkondute han, arrebea nire aldean, 10 urte bai zaharrau edo geau… Hara joaten nintzen konbidedu, halan ikusten neuen jentea, ta jantzen ein… Txorierri alderditik… Dantzan polito eiteko Gueñes alderdiko jentea, bai, Gueñeskoak, soiñuek be bai, oiñ be jotak joteko, Gueñes alderdi…, Regato alderdiko filarmonikistak da haik beste grazi bet eukieurien, bai…
S: Ta han zer eiteurien, herrietan baiño, ba zerau, bariedade gehiau edo eiteurien igual pausuetan eta holan, han Kasillen, Zeberion eta baiño gehiau igual, hango jenteak?
B: Hangoa ikusi te ikesi ñoan neuk pe! Handik pausuek han ikusite, etorri te, burdieri agarreu petotik te, zeretik te, kortan aite ta ama ganaduek arregletan dauzen artean, ni azpigarrien edo zerean da, han txibitean…

S:Txotisek eta holan eiten zenduezan edo, ze dantza etien zenduen, balsak edo?
B: Pasodoblea, pasodoblea en jeneral, oin korrienteena izeten zan pasodoblea. Askok txotise be eiteuen. Asko Bilbon da egonda edo, beharren da ibili (autobusen zaratea) da arean ibilite Bilbon de, ta Bilbotik ibilite, o kriedu egonda hainbaten, etorri te eiten eben txotise ta eztait zer da… Beeh… halan holan, halan holan, (xxxxxx) korridue, korridue… korridue… segidue, ti-ra-ri-ra ibilten giñen da…
K: Ta tangorik edo? Tangorik edo bai?
B: Tango be bai, baiña dantzarik ez, tangorik ez zeurien joten soiñuek, ezekien joten be tangoak eta horrik,
S:Da han Kasillen, Bilbon? Kasillen?
B: Kasillan bai, Kasilan danerik kanbietauren. Han, jolin, han eiten zan klaserik ugarienean eta… Hori zelan jantzan eiten ete juk? Pareu han da, obserbetan gu, han. Da batzuk joteuren klase bat, da beste batzuk beste bat, beste batzuk jotak bakarrik, da danarik ote zan

B:Ondo eituenak, han laun artean nahi sei dauzela jantzan, beti dau baten bat diferente ezta? dantzan, da, fijeu zer eiten deuen da “Io, haixen ederto ta, bien, ondo eiten jok eta…” Norberak be, etxean ein alegiñe. Nik ein doazanak alegiñek dantzan ikesten etxean ein dodaz, etxean. Da gero Zaragozan egon nintzenean mañoakaz be, joolin… Bai Mañoana… Mañoana eroaten eh, diferente da, ze Mañoak soiñulari filarmonikea gitxi joten deudie, han bandurrie ta… Bandurrien tinue eroatea, konpasa eroatea… hay que mirar eh? Al ojo… Han be, pausu betzuk ikesi te, heuren estiloa, o sea ke… Bai te gero, afiziñoa, afiziñoa be euki,
S:Han eh, Mañoak geldotxua igual, astirotxuau jotea eiten dere…
B:Mañoak?
S:Mañoak astirotxuau igual dantzan…
B:Ez, ez… Bueltea ta kantea eiten dere astirotxuau, ostantzean jotea bizi, bizi, ai… bizi… Eh!! Parakerea deukie terriblea, parakerea! Bueltea ein de, kanteko jantzea koju te gero, hastera, jotea hasten danean… jo! Ederto! Ederto gustetan jata. Haixe kopieu behar gendun dana baie..

Etiquetas: , ,

Badakizue nik nagusi izatean Faustin Bentaberry izan nahi dudala, eta berriki Dantzan.comen argitaratu dute Aldudarrak Bideok ekoiztutako bideo hau, Faustin Bentaberryren inguruan. Beraz, zuen pozerako…

Faustin Bentaberry bideoa

« Entradas más antiguas § Entradas más recientes »