Gero esango zue ez zaretela prentsan agertzen. Oier Araolazak argitaratu duen artikulu honetan zuetaz mintzo da.

Azkaindarrak, jauzi eta ebats!
Oier Araolaza(e)k idatzia Ostirala, 2010.eko Abenduak 31(a)ren 16:41(e)tan(e)an
Urteak dantza alorrean zer eman duen pentsatzen hasi eta konturatu gabe dantzan hasi naiz. Azkaindarrak etorri zait oinetara, dantza-jauzi bat. Ez da harritzekoa, 2010a dantza-jauzien urtea izan baita, zalantzarik gabe. Garai batean Lapurdi, Nafarroa Beherean, Zuberoan, Baztan-en eta Biarnon dantzatzen ziren jauziak eta mutil-dantzak, eta orain horiez gain, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa osoan eta Ameriketan dantzatzen dira. Ez da aurten gertatu den iraultza izan, baina 2010ean hainbat ekimenek indar handia eman diote aurretik zetorren joerari.

Dantza-jauziak ez datoz bat azken hamarkadetan euskal dantzen inguruan indartu diren topikoekin. Ikusteko baino, dantzatzeko eginak daude. Ez da hanka ilargiraino altxatzeko ahaleginik egiten, eta ez da kabriola eta jira-bira konplikaturik egin beharrik ere. Ez dute adin mugarik, ez dago sasoian egon beharrik, eta lesionatzeko arriskurik ere ez dute. Eta hala ere —edo hain zuzen ere horregatik, besteak beste—, dantza egitearen plazera plazetara itzultzeko gaitasuna dutela frogatzen ari dira. Orain hamarkada batzuk ia desagertu ziren, baina orain loraldia bizi dute.

Mutxikoen edo dantza-jauzien arrakasta, dantzaldi irekien eta dantzazalearen figuraren indartzearekin lotuta dator. Kantu-zaleak bezala, dantza-zaleak ere elkar-antolatzen hasi dira, eta antolatzen ez direnean ere, dantzarako aukera guztiak baliatzen dituzte. Dantza taldeetako dinamikatik aparte, dantzaren alderdi ludikoa erreibindikatu dute. Dantzazaleek dantzan gozatzen dute, eta eremu formaletik aparte, dantzaren gozamena plazetara itzularazteko ahaleginetan dihardute.

Jaurlaritzan izandako aldaketak izan al du eraginik dantzaren alorrean? Ez igarri da ia ezer, tamalez. Lehen txanpa honetan ohartu gara kudeatzaile berriek dantza sustatzeko lehengoek adina gogo dutela. Alegia, borondaterik ez dagoela, eta beraz, alde horretatik berdin jarraitzen dugu. Lehendakaria dantzari-ohia izateak ez du ekarri gobernu dantzazalea. Dantzaren alorra ohitu da bere kasa moldatzen, trakets, dena esan behar bada, baina iraunbizitzen, eta ez dio askorik eragiten joera bateko zein besteko gobernuak, denekin nahiko kaskar moldatzen baita.

Dantzariak kudeatzaile, saltzaile eta politikari kaskarrak garela erakutsi dugu, baina hala ere, ez dugu dantza erabat zapuztea lortu, eta milaka lagunek gozatzen du dantzan gaur eta hemen. Foru Aldundiak bultzatutako ikerketa bati esker jakin dugu Gipuzkoan 10.000 lagun ari direla astero dantzan ikasten. Administrazioak beste aldera begiratu arren errealitatea egoskorra da, eta ikusten denez, errealitate honi dantza egitea gustatzen zaio.

Argia Urtekaria 2010

Horixe ba, kilo batzuk hartu ondoren, eta behar diren edo ez diren gauzak atzendurik (ahaztuak), hasiko gara berriz eskolak ematen… pozik gainera.

Gainera otsailerako Urbeltz etorriko zaigu ingurutxoen inguruko master class bat ematera: zer diren ingurutxoak, egitura koreografikoa…, ingurutxo ezberdinak aztertu eta irakatsiko ditu. Izena eman, merezi du eta… Otsailak 12, larunbata, goizeko 10etan hasi eta 13:00rako amaitu (poteatzeko ordua, beraz), 10 euro, Urbeltz maisua, Marian eta Mikelekin, musika zuzenean, ikasteko aukera paregabea… zer gehiago nahi dugu?. Matrikula egiteko informazioa eskatu idazkaritzan, mesedez.

Formazio ikastaroak linka

Etiquetas:

Olentzerorekin batera, dantzari dantzazaleen eguna heltzen zaigu, urtero bezela, neguko bazkari ospetsu eta eder honetan. BETIDANIK egin ohi den bezala, indaba janari ekinen diogu gustura, gainera, eta gero, bazkalostea arintzeko… dantzaldia. Plan hobeagorik datorren larunbaterako’-

Bazkarira ez bazarete animatzen… etorri lasai dantzaztera, ongi etorriak dira guziak gure bigarren etxe horretan (Durangoko Plateruena, esan nahi dut)

Beraz, badakizue.

Datorren larunbatean, 18
eguerdiko ordu bietan bazkaltzeko
edo arratsaldeko….? (agian 5etan?) dantzan egiteko.

DANTZARI DANTZAZALEEN EGUNA

Etiquetas:

Mauricio Elizaldek jarraitu zuen bere aitaren lana mutildantzen inguruan, beti felix Iriarte lagun izanik, atabalarekin. Jaime Viguria txistulari baztandarrak egin dio bideo eder hau. Goza ezazue:

Etiquetas: ,

Bixtan da dantzan egiteko aitzaki gutxi behar dugula, eta txistulari batekin nahiko izan dezakegu. adibide gisa, zarautzeko Euskal jaian eman zena, iruñako Mintxo Garikoetxearekin, hori bai, kriston ttunttuneroa. Bideoa dantzan.comen agertu zen eta duela gutxi ikasle batek aipatu zidanez inoiz ez zuela dantzati jauziak txistu bakarrarekin… hara!

Etiquetas:

Añoar xume ikasi ondoren, urrats berriak ikasteari ekin diogu eta… voila:

Kanpotik bi, Kanpotik bi
Aintzina pasa, ezker batekin pikatue, kanpotik bi
Kanpotik bi, Kanpotik bi
Aintzina pasa, ezker batekin pikatue, kanpotik bi

Aintzina pasa, ezker batekin, gibela pasa, eskuin,
Ezker batekin pikatue
Laster (osoa), ebats
Aintzina pasa, ezker batekin, gibela pasa, eskuin,
Ezker batekin pikatue
Laster (osoa), ebats

Aintzina pasa, ezker batekin, kanpotik bi
Aintzina pasa, ezker batekin, kanpotik bi

(gogoratu “kanpotik bi” Patxi Larralderen izendegian erdie pikatue dela).

Normalean Añoar Haundi Ardoarena eta Tellarinekin batera egiten da, baina bakarrik egina ere bere grazia du.

Etiquetas: ,

Datorren ostegunean ospatuko da Musikalean, Musika Eskolen Elkartearen porposamen bat, musika kalera ateratzeko. Horretarako, guk, eskolak eman beharrean, aterako gara alde zaharratik kalejiran, eta noizean behin zerbait dantzatuko dugu, musikariek lagundurik, jakina.

Beraz, animatu zaitezte guziak.

PLAZA BARRIAN ARRATSALDEKO 18:00ETAN
DANTZALDI-KALEJIRA

EZ DA ESKOLARIK IZANEN ARRATSALDE HORRETAN, beraz, ordutegi hoietan etortzen diren ikasleak ezagutzen badituzue, abisua pasa.

Web orri hau topatu dut . Bertan Patxi Larraldek eginiko baztango urratsak agertzen dira, berak asmatutako izenekin, bideoan!!!!. Orain ez duzue aitzakirik jakiteko zer den gibela pasa… eta abar

Baztango mutildantzak Patxi Larralderen erara

Etiquetas: , , , , ,

Benjamin zander

miiiiiiiii


Encuentra más vídeos como este en Red sobre Iniciacion a la docencia

« Entradas más antiguas § Entradas más recientes »