Hemen duzue bideo polit bat. Eibarren ospatu zen ezpalak jaialdiarena,hain zuzen ere.Ea asmatzen duzuen nor den hasierako hiru dantzarietako bat… je, je, je
Gitarrajolea Aiko taldeko Alvaro Garcia, dantzariak: Maritzuli, Ereintza eta…

Banda – Musika Eskola – Txistubanda
Está navegando por las entradas correspondientes a la etiqueta Bideoak.
Hemen duzue bideo polit bat. Eibarren ospatu zen ezpalak jaialdiarena,hain zuzen ere.Ea asmatzen duzuen nor den hasierako hiru dantzarietako bat… je, je, je
Gitarrajolea Aiko taldeko Alvaro Garcia, dantzariak: Maritzuli, Ereintza eta…
Etiquetas: 1. Maila, 2.Maila, 3. Maila, 5. Maila, Bideoak, Jauziak
Hemen duzue Andra Mari dantza Taldeak eginiko bideo eder bat non hainbat dantza maisu agertzen dira jotan egiten: Xilibrin, Farola, Bartolo Lasa… ederra benetan.
Etiquetas: 1. Maila, 2.Maila, 3. Maila, 4. Maila, Bideoak, jota
Dantzan.com web orrian topatu dut bideo hau. Ikusten duzuenez, ez gara bakarrak eskolan txalitoak egiten ditugunak, je, je, je. Hori bai, klasetan ez baduzue ikusai, ez pentsa honekin ikusiko duzuenik (edo bestela zerbait oso gaizki egiten dut).
Ikus ezazuen. Iparralden zenbait tokitan Bilantzikoari Baztan dantza deitzen diote, eta japoniar hauek oso modu berezian egiten dute… batek daki nondik atera duten koreografia. Hori bai, haiek gure dantzak horrela egiten badituzte… nola eginen ditugu guk beste leku batzuetatik datozen dantzak?
Etiquetas: ". Maila, 1. Maila, 3. Maila, 4. Maila, 5. Maila, Bideoak, Mutildantzak
Bideo honetan Julian Beunzak kantatzen du Lantzen, bere herrian, lehen egiten zen zortzikoa, eta ikusi dezakegu ez dela bakarrik gaur egun egiten dena, baizik eta askoz aberatsagoa eta luzeagoa, egitura aldetik. Hemen duzue linka
Etiquetas: 1. Maila, Bideoak, Zortzikoak
Dantza ezaguna izanik, zuetako askok ez duzue jakinen Frantzian oso ezaguna dela ere bai, eta dirudienez jatorriz hortik etorria da. Guk euskaratu omen genuen Jean petit qui danse izena eta sanpetrike dantza deitu genuen, Baztanen erabiltzen diren beste urrats batzuk gehituz. Hau da bideo xelebre eta polit bat, batez ere haurrak baldinbadituzue, edo haurrak sentitzen bazarete.
Etiquetas: 1. Maila, 2.Maila, 3. Maila, 4. Maila, 5. Maila, Bideoak, irri
Gutxik daukate aukera hau ikusteko, Lantzeko ihauteriek duen “trastienda”. dantzan.comen jasoa.
Etiquetas: 1. Maila, Bideoak, Zortzikoak
Oso bideo interesgarria akordeoi diatonikoaren inguruan
Etiquetas: 1. Maila, 2.Maila, 3. Maila, 4. Maila, 5. Maila, Bideoak
Hau da Baztango telebistan agertu zen bideo bat, baztango ttunttuneroen argazkiaz josita. ederra, eta fondoko musika, Maurizio Elizalderen zortzikoa… aupa.
Etiquetas: 1. Maila, 2.Maila, 3. Maila, 4. Maila, 5. Maila, Bideoak
Hona hemen EHUn eman zuten ikastaro baten bideoa, añoar xume daukana:
Ebats, osoa, ebats
puntua
Ebats, osoa, ebats,
puntua
Ebats, osoa, ebats
Aintzina pasa, ezker batekin, gibela pasa, eskuin batekin
Puntua
Eta berriz gora, eutsi goiari!!!!
Etiquetas: 4. Maila, Bideoak, Mutildantzak
Iruzkinak :: Comentarios