Jauziak

Está navegando por las entradas correspondientes a la etiqueta Jauziak.

Hau da Ezpalak jaialdian, Iruñan, egin zen Amikuzeko gabota. Ea zer iruditzen zaizuen.

Etiquetas: , , ,

Hemen duzue bideo polit bat. Eibarren ospatu zen ezpalak jaialdiarena,hain zuzen ere.Ea asmatzen duzuen nor den hasierako hiru dantzarietako bat… je, je, je

Gitarrajolea Aiko taldeko Alvaro Garcia, dantzariak: Maritzuli, Ereintza eta…

Etiquetas: , , , , ,

Nere ustez, jauzi eta iparraldeko dantzen inguruko libururik hoberena, Jean Michel Guilcherek idatzia. Google booksek argitaratu du eta orain guzion eskura dago. Frantsesez izan arren, zerbait ulertzen baduzue, jo “sauts basques” sailera eta gaibegirada bat eman, merezi du.

La tradition de danse en Bearne et Pays Basque Français

Etiquetas: , , , , , ,

Jauzien inguruko erreferentzia bibliografiko gutxi dugu: Jean Michel Guilcher “La tradition de Basque en Bearne et Pays Basque” eta liburu hau, “Danzas de Valcarlos”, Migel Angel Sagasetarena. Orain dela hilabete batzuk digitalizatu zuten eta sarean jarri zuten, agortua dagoelako, beraz, disfrutatu.

Danzas de Valcarlos. Sagaseta. pdf

Etiquetas: , , , , , ,

Hasi gara jadanik Jauziekin. Jauziak deitzen dira ere bai Muxikoak, jautzirik famatuenetariko bat “muxikoak” delako. Dakizuen moduan, hiru era ezberdin daude danztatzeko (nagusiki, gero herri bakoitzak baditu bere berezitasunak…), Lapurtarra, zuberotarra eta baxenafartarra.
Guk baxenafartarra erakusten dugu lehenengo mailan eta lapurtarra bigarrenean.

Baxenafartarra erakusten dugu suspensioa lantzeko, batez ere.
Guzietan arauak berdinak dira: Pausua hasten da kanpoko hankarekin, amaitzen da kanpoko hanka pikatzen edo sartzen, korta egin baino lehen, eta gira guziak barne aldera dira.
Ikasiko ditugun pausuak: Erdizka, Jautzi (Zote zenbait lekutan), Dobla, Pika, Ebats, Ezker, Eskuin, Zeina, Luze. Eta haien garapenak: Esker eta Eskuin airian, Anaban, Lau urrats…
Jauziak dantza sozialak dira, hau da, edozein unetan egiten ziren, edozein ospakizunetan. Lehen gizonezkoek bakarrik eginak kasu gehienetan, baino gaur egun hori gaindituta dago jadanik.

Etiquetas: ,

Hasi gara jauzien urratsak ikasten lehenengo mailan. Erdizka, Jautzi (zote) eta Dobla ikasi dugu, eta ikusi dugu doinu ezberdinekin dantzatu daitezkela. Hoietako bat Zazpi jauzi izeneko dantza da.

Berez, Europako zenbait herritan dagoen estruktura koreografiko bat da: esladi pare bat errepikatzen direnak, eta tartean jauztiak ematen dira, batetik zazpira.

Garai batean zazpitik batera egiten zen berriz, estruktura hamalau aldiz errepikatuz, baina badakizue, gaurko gizartearen “fast” espiritua…

Estruktura hau da:
Lauetan erdizka
Jauzi erdizka
Dobla erdizka.
Musika hemendik gutxira zintzilikatuko dut.

Jakin dezazuen Euskal Herrian Zazpi Jauziaren beste adibide bat daukagu, doinu eta urrats ezberdinekin: Baztango mutildantzetan dagoen Zazpi jauzia.

Etiquetas: ,