Ikasi dugun azken mutildantza: teilarin, Bertsioa ez da oso ona, baina urratsak ikusten dira.
Está navegando por las entradas correspondientes a la etiqueta Mutildantzak.
Etiquetas: Bideoak, Mutildantzak
Eskolan aipatu nizuen moduan, hona hemen mutildantzen urrastegi txikitxo bat. Nahasten ditut urratsak izendatzeko ezagutzen ditudan manerak, zuentzako baliogarria izan dadin. Zalantzaren bat baldin baduzue, galdetu lasai.
“Baztan” jartzen duenean, izan daiteke “esker batekin” edo “eskuin batekin”, norabidea kontuan izanik. “Osoa” deitzen dio Patxi Larraldek “Laster” urratsari. Zuek moldatu urrastegia zuen beharretara, lasai.
Formatoa nahiko erabilgarria iruditzen zait, baina erreza duzue aldatzeko, nahi izanez gero.
Etiquetas: Mutildantzak
Mauricio Elizaldek jarraitu zuen bere aitaren lana mutildantzen inguruan, beti felix Iriarte lagun izanik, atabalarekin. Jaime Viguria txistulari baztandarrak egin dio bideo eder hau. Goza ezazue:
Etiquetas: Bideoak, Mutildantzak
Añoar xume ikasi ondoren, urrats berriak ikasteari ekin diogu eta… voila:
Kanpotik bi, Kanpotik bi
Aintzina pasa, ezker batekin pikatue, kanpotik bi
Kanpotik bi, Kanpotik bi
Aintzina pasa, ezker batekin pikatue, kanpotik bi
Aintzina pasa, ezker batekin, gibela pasa, eskuin,
Ezker batekin pikatue
Laster (osoa), ebats
Aintzina pasa, ezker batekin, gibela pasa, eskuin,
Ezker batekin pikatue
Laster (osoa), ebats
Aintzina pasa, ezker batekin, kanpotik bi
Aintzina pasa, ezker batekin, kanpotik bi
(gogoratu “kanpotik bi” Patxi Larralderen izendegian erdie pikatue dela).
Normalean Añoar Haundi Ardoarena eta Tellarinekin batera egiten da, baina bakarrik egina ere bere grazia du.
Etiquetas: 5. Maila, Mutildantzak
Web orri hau topatu dut . Bertan Patxi Larraldek eginiko baztango urratsak agertzen dira, berak asmatutako izenekin, bideoan!!!!. Orain ez duzue aitzakirik jakiteko zer den gibela pasa… eta abar
Etiquetas: 2.Maila, 3. Maila, 4. Maila, 5. Maila, Mutildantzak, Web orriak
“El pais de los vascos” ETBko saioan bideo eder hau eman zuten. Bertan arras ongi azaltzen dan eskolan askotan aipatzen dizuedana, ni baino aunitzez hobeki azalduta.
Etiquetas: 2.Maila, 3. Maila, 4. Maila, 5. Maila, Bideoak, Mutildantzak
Iruñeko erraldoi eramaileek, 60 kilo gainean izanik, hirupuntukua egiten badute… zuek ezin izango duzue, bilbotar peto horiek?.. je, je, je
Etiquetas: 2.Maila, Bideoak, Mutildantzak
Zozoarena, Biligarroarena… berdin dantzatzen dira eta Baztanen oso mutildantza ezagunak. Horrela dantzatzen dira
1.- (Erdizke. eskuin. Puntu bat)*2
(Aintzina pasa, ezker batekin, gibela pasa, eskuin. Puntu bat)*2
2.- (erdie pikatue eta 2, erdie pikatue eta 2)*2
(Aintzina pasa, ezker eta hiru urrats atzera eta 2, gibela pasa, eskuin pikatue eta 2)*2
Esaldiak gora joan ahala, haunditzen dijoaz puntuak.
3.- (Erdizke eta 3. eskuin. 3 Puntu )*2
(Aintzina pasa, ezker batekin eta 3, gibela pasa, eskuin. 3 Puntu )*2
4.- (erdie pikatueeta 4, erdie pikatue eta 4)*2
(Aintzina pasa, ezker eta hiru urrats atzera eta 4, gibela pasa, eskuin pikatue eta 4)*2
5.- (Erdizke eta 5. eskuin. 5 Puntu )*2
(Aintzina pasa, ezker batekin eta 5, gibela pasa, eskuin. 5 Puntu )*2
Eta gero hasten da beherantz.
Aupa txikitok!!!
Etiquetas: 5. Maila, Mutildantzak
Ikus ezazuen. Iparralden zenbait tokitan Bilantzikoari Baztan dantza deitzen diote, eta japoniar hauek oso modu berezian egiten dute… batek daki nondik atera duten koreografia. Hori bai, haiek gure dantzak horrela egiten badituzte… nola eginen ditugu guk beste leku batzuetatik datozen dantzak?
Etiquetas: ". Maila, 1. Maila, 3. Maila, 4. Maila, 5. Maila, Bideoak, Mutildantzak
Hau da beste mutildantza bat, batzuetan Mando zaharrarena eta Zardantzarekin batera dantzatzen dena:
Hiru puntukoa (erdiske, eskuin eta hiru, ezker batekin, eskuin batekin)
Ezker, eskuin
Ezker batekin, eskuin batekin.
Hiru puntukoa (erdiske, eskuin eta hiru, ezker batekin, eskuin batekin)
Aintzina pasa, ezker batekin
Gibela pasa, eskuin batekin
Aintzina pasa
Eta guzia errepikatu
Etiquetas: 3. Maila, Mutildantzak


Iruzkinak :: Comentarios